Join us on a literary world trip!
Add this book to bookshelf
Grey
Write a new comment Default profile 50px
Grey
Subscribe to read the full book or read the first pages for free!
All characters reduced
Propedeutika hezkuntzan - Teoria ez estandar - cover

Propedeutika hezkuntzan - Teoria ez estandar

Danel Castaños

Publisher: Ediciones Beta III Milenio

  • 0
  • 0
  • 0

Summary

Giza-zibilizazioak hezkuntzan bermatu du bere etorkizuna. Honi esker gure aintzinako kulturek irautea lortu zuten. Zientzia, Hizkuntza, Filosofia, Hezkuntza-Tradizioaren ondorengoak izan dira. Propedeutika saiakera honen bidez irakaskuntza akademiko klasikoa osatu nahi du. Badago adimen ez hain arrazional bat, non pentsamendua, finkatu aurretik, ibilbide "propioaz" elikatzen den. Sistema mota hau funtsezkoa da benetako ulermena eragiteko, oroimena zati bat baino ez da prozesu honetan. Grezia Klasikoan sortua, hezkuntza-sistema hau baztertua izan da mendeetan zehar, autore bakar batzuk izan ezik. Bertan du jomuga liburu honek.
Available since: 12/09/2024.
Print length: 208 pages.

Other books that might interest you

  • Euskaldun fededun - cover

    Euskaldun fededun

    Belen Altuna

    • 0
    • 0
    • 0
    "Euskaltzaleen Jainkoa hil behar dugu" idatzi zuen Rikardo Arregik, 1967an. Zer esan nahi zuen, ordea, euskaltzale eta jainkozale baten eztarritik ateratako oihu hark? Zein Jainko, zein fede-klase hil nahi zuen Arregik? Gizakia aske eta burujabe izaterik nahi ez zuen Jainkoa; berrehun bat urtean, gutxienez, "euskaldun ona" izateko modu bakarra arautu zuen fede-klasea: euskalduna baserritar, Elizaren esaneko otzan eta modernitatearen etsai izan behar zuela agintzen zuen fedea. Hil beharreko Jainko beldur zale horren erradiografia zehatza egiten da liburu honetan. Integrismo katolikoaren garairik ilunena marrazten da, iturrietan edanik, izuaren zuztarretaraino bidaia eginez. XVIII-XIX. mendeetako Euskal Herria eta bere giro moral, politiko-ideologikoa da hemen agertzen dena; izan ere, garai hartan joan zen mamitzen "euskaldun" eta "fededun" hitzen arteko identifikazioa, ia gaur arte iraun duena ordea.
    Show book
  • Max oporretan doa - cover

    Max oporretan doa

    Laida Martinez Navarro

    • 0
    • 0
    • 0
    Max hitz-totela da,eta oporretan Kanarietara joango da familiarekin.Hegazkinean Oierrekin, bere lagun minarekin, topatuko da.Zelako poza Maxentzat, baina ez Maxen familientzat!Oier eta Max elkarrekin beti bazterrak nahasten dabiltza,eta helduak aieneka.Anek, Maxen arrebak, laguntza ederra emango die denei. Gaitz erdi!Max eta Oier igerilekuan eta itsasoan bainatuko dira,Piratez mozorrotuko, miniclubeko marrazoen kontra borrokatuko dira.Horiek bai oporrak!Istorio original eta barregarri hauirakurketa errazakoa daeta marrazkiak dauzka.Gaztelaniaz eta euskaraz eskuragai.IRAKURKETA ERRAZA: ERRAZAGO bilduma, irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta dago. Liburuetan hizkuntza erraza, zuzena eta egunerokoa erabiltzen da. Hizki handiak, bazter zabalak, ilustrazioak eta hitzen definizioak, koadroetan, erabiltzen dira.
    Show book
  • Lizardi eta erotismoa - cover

    Lizardi eta erotismoa

    Kirmen Uribe, Jon Elordi

    • 1
    • 0
    • 0
    Becerro de Bengoa Saria (1995) Lizardiren olertian agertzen den maitasuna oso lotua datorkigu urtaroei, hots, bizitzaren zikloari. Eternitatean sinisteak maitasunak espirituala izan behar duela derrigortu egiten du. Denbora ez da amaitzen, ez da orduan maitasun ironikorik, soilik gozamen hutsalera bideratutako mementuko maitasunik, haragiaren desira asetzea besterik nahi ez duen erlaziorik. Erotismoa, Lizardirengan, estilizatua da, analogikoa. Maitasunak eta plazer sexualak badute tokirik, hala ere, maitaleen arteko harremanek unibertsoaren harmoniaren analogiarekin bat egin behar dute. Aipatu beharrekoa da Lizardiren olertia aztertzeko autoreek aukeratu duten ikuspuntuaren originaltasuna. Hala ere, ikuspuntu horren azterketak ez ditu itsutu, Lizardiren olertia osotasunean hartu baitute. Lizardiri buruzko liburu honek aurretik atera direnen osagarri izan nahi du.
    Show book
  • Xabier Lete: Aberriaren poeta kantaria - cover

    Xabier Lete: Aberriaren poeta...

    Alex Gurrutxaga

    • 1
    • 0
    • 0
    Liburu hau gonbita bat da Xabier Leteren poesia eta pentsamendu poetikoa ezagutzeko. Xabierren poemak irakurtzeko edo berrirakurtzeko gonbita. Xabierren poesia eta pentsamendu poetikoa ezagutzen dituela uste duenak ezagutzen ez zuen informazio asko eta sorpresa ugari jasoko du, eta Xabierren poesia eta pentsamendu poetikoa gutxiago ezagutzen dituenak, aldiz, bertan bilatuko du euskal olerkigintzaren mugarri argienetako baten ibilbide publiko zein pribatuagora hurbiltzeko zurubia. Kasu batean zein bestean, olerkari bakan baten lan poetikoari buruzko goi mailako saiakera bat gozatuz. Horixe baita, batez ere, Alex Gurrutxagaren saiakera: joria eta bizia, gozatuz eta gehiagoren egarriz irakurtzen dena. Begiak eta adimena katibatzen dituena. Liburu hau gonbita bat da autore gazte baten lehen lanaren maila heldua ezagutzeko, haren jakituria eta informazioaz harritzeko, haren hizkera efikaza gozatzeko. Ohiko prosa akademikotik urrun, eskuetan duzun liburuak garbi uzten du posible dela saiakera jaztea tonu grisetik haragoko bizipozezko koloreekin. Liburu hau opari bat ere bada, Xabier Lete eta haren poesia maite ditugunontzat bezala Lete eta haren poesia ezagutzen ez duten belaunaldi berrientzat.
    Show book
  • Ekialdetik iritsi zen Enara - cover

    Ekialdetik iritsi zen Enara

    Xabier Etxaniz Rojo

    • 0
    • 0
    • 0
    Adopzioaren munduan esan ohi da gure seme-alabak ez direla gure sabeletik jaiotzen mundura, baina bai, ordea, gure bihotzetik. Gure bihotzaren seme-alabak direla arrapostu egiten diegu genetikari garrantzi handiegia ematen dietenei. Erantzun ederra da, inondik ere, eta nik segida eman nahi diot liburu honetan. Hori bai, liburu honetara nazioarteko adopzio bat burutzeko gida bat aurkituko duzulakoan hurbildu bazara, oker zaudela esan beharko dizut. Era berean, adopzioaren aldeko panfleto bat nahi duena ere oker dabil. Ez dut inor konbentzitu nahi. Ez dut inor konbentzitu behar. Gurasotasun biologikoaren aldeko panfleto bat bezain absurdoa ; azken batean, nork bere bidea egin behar baitu. Guk gurea egin dugu eta horixe kontatu dut, gure istorioa, gure esperientzia. Txinan gauzatutako adopzio baten istorioa, gure alabarengana eraman gintuena. Bihotzaren lumaz idatzitakoa.
    Show book
  • Txirritaren baratzea Norteko trenbidetik - cover

    Txirritaren baratzea Norteko...

    Juan Garzia Garmendia

    • 0
    • 0
    • 0
    Txirrita dugu -gutxik ukatuko du- bertsogintzaren eredu gailenetakoa. Haren -eta, bide batez, bertsogintza klasikoaren- poetika azaltzea du helbururik agerien saio honek. Ez da, ordea, saiakera akademikoa. Norteko trenbide bertsozkoaren aitzakiazko literatur txango ederra baizik, baratze horren ezaugarri, aberastasun eta mugak, denok bidaiari gaituen alegiazko trenetik ikustatu ahala, paperera jaso nahi dituena. Ahozkoaren -kantuzkoaren- eta idatziaren mugalur horretan, literaturtasunaren eta literaturaren inguruko gogoeta askotarikoak iradokitzen zaizkio irakurleari, bertsozale izan zein ez.
    Show book