Unisciti a noi in un viaggio nel mondo dei libri!
Aggiungi questo libro allo scaffale
Grey
Scrivi un nuovo commento Default profile 50px
Grey
Iscriviti per leggere l'intero libro o leggi le prime pagine gratuitamente!
All characters reduced
Euskaldun fededun - cover

Euskaldun fededun

Belen Altuna

Casa editrice: Alberdania

  • 0
  • 0
  • 0

Sinossi

"Euskaltzaleen Jainkoa hil behar dugu" idatzi zuen Rikardo Arregik, 1967an. Zer esan nahi zuen, ordea, euskaltzale eta jainkozale baten eztarritik ateratako oihu hark? Zein Jainko, zein fede-klase hil nahi zuen Arregik? Gizakia aske eta burujabe izaterik nahi ez zuen Jainkoa; berrehun bat urtean, gutxienez, "euskaldun ona" izateko modu bakarra arautu zuen fede-klasea: euskalduna baserritar, Elizaren esaneko otzan eta modernitatearen etsai izan behar zuela agintzen zuen fedea. Hil beharreko Jainko beldur zale horren erradiografia zehatza egiten da liburu honetan. Integrismo katolikoaren garairik ilunena marrazten da, iturrietan edanik, izuaren zuztarretaraino bidaia eginez. XVIII-XIX. mendeetako Euskal Herria eta bere giro moral, politiko-ideologikoa da hemen agertzen dena; izan ere, garai hartan joan zen mamitzen "euskaldun" eta "fededun" hitzen arteko identifikazioa, ia gaur arte iraun duena ordea.
Disponibile da: 05/05/2020.
Lunghezza di stampa: 376 pagine.

Altri libri che potrebbero interessarti

  • Txokotik zabalera - Normalizator Supersen eta euskararen munduko bestelako fauna - cover

    Txokotik zabalera - Normalizator...

    Dabid Anaut

    • 0
    • 0
    • 0
    Euskararen historiak, ibilbideak eta gaurko egoerak badu alderdi tragikoa, zalantzarik gabe. Euskaltzaleok, gainera, hala bizi dugu euskararen balizko galera: tragedia handia litzateke. Baina alderdi tragiko horren ondoan, alderdi komiko bat ere badugu. Euskara osasuntsu biziarazteko ahaleginean, komediatik oso gertu edo komedia hutsa diren gertakari, planteamendu, ekimen… ugari dugu, eta horien gainean aritzea ere osasungarri izan liteke. Umore- edo ironia-doinua erabiltzea, eta gaiak desdramatizatzea, azken batean, erremedio eta terapia bikaina da askotan, ari garen alorra edozein dela ere. Estiloak estilo eta doinuak doinu, idazlan honetan zehar hainbat tesi, planteamendu edo kritika ere badaude. Eztabaidarako eta hausnarketarako gaiak badaude, beraz, baita aski sakonak direnak ere, iritziak ere bai, baina lan honekin ez da inor tesi edo uste horien alde konbentzitu nahi.
    Mostra libro
  • Ura saltoka - Natura eta kultura jolasean - cover

    Ura saltoka - Natura eta kultura...

    Juan Kruz Igerabide

    • 0
    • 0
    • 0
    Juan Kruz Igerabidek badu –liburu honetan esaten digun bezala, betidanik izan du– naturarekiko joera bat, jaidura bat, aldi berean izan dena jolasleku, bizigarri, egunerokorako ikasgai. 
    Haur garaiko oroitzapenetatik hasita ("Hantxe gaude aita, ama eta hirurok iturritik edaten, nik lauzpabost urte besterik ez"), azkenaldion hunkitzen duen aktualitate gordineraino ("Hortxe gaude gizakiok zuhaitz taxonomikoaren bazter batean, guztien buru garela usterik"), nolabaiteko autobiografia sentimental bat, nolabaiteko kontakizun generazional bat, nolabaiteko historia natural bat osatu du Igerabidek, ohi duen gisan pasarte mamitsu, gogoeta hedatzaile, prosa ezin gozoagoz betea. 
    Ovidio garaikide batek egingo lukeen modura, burmuina besteari irekia beti, galdu gabe sekula izpiritu kritikoa, jakinik jarrera hori dela gizakiaren eta naturaren arteko harremanak hobeki ulertzeko modu bakarra.
    Mostra libro
  • Humanitatearen une gorenak - cover

    Humanitatearen une gorenak

    Aritz Galarraga

    • 0
    • 0
    • 0
    «Hemen ere, artearen eta bizitzaren eremu guztietan bezala, une gorenak, ahaztezinak, oso arraroak dira», idatzi zuen Stefan Zweig austriarrak. Horretaz kontziente, Aritz Galarragak liburu honetan bildu ditu humanitatearen une goren batzuk, alegia, eguneroko bizitza arruntaren gauza txikiak, gorabehera ezdeusak, lehen kolpean atentzio berezirik ematen ez dutenak, aktualitatearen diktaduratik urrundu eta inguruko errealitateari begiratzen diotenak. Ezinbestean agertzen dira hala irakurketak, lagunarteak, kotidianitateak eskaintzen dituen sorpresa atseginak –eta, batzuetan, ez hain atseginak–. Paseoaz, siestaz, ardoaz ari zaizkigu testu batzuk, hilerrietako bisita, edertasun, inskripzioez beste batzuk, Mitteleuropaz, Mediterraneoaz, noski Frantziaz, eta ia-ia pertsonaia balira bezala azaltzen dira Annie Ernaux, Chantal Akerman, Antoine Compagnon edota MZ; eta, besteren gainetik, haiek sortutako obrak.Jatorrian prentsarako zutabe, biziberrituta agertzen dira Humanitatearen une gorenak liburua osatzen duten testuak, edizio lan zorrotz bati esker; modu horretan, pieza solte zirenak, haien arteko elkarrizketan ari zaizkigu hemen, barne korronte sendoez zeharkatuak, osotasunean. Eta azken emaitza, hartara, saiakera literario askotariko bat da, Michel de Montaignek ireki zuen bidetik, idazlearen kezka itxuraz hutsalak, eta era berean erabat unibertsalak, modu pertsonalean ekartzen dituena.
    Mostra libro
  • Txirritaren baratzea Norteko trenbidetik - cover

    Txirritaren baratzea Norteko...

    Juan Garzia Garmendia

    • 0
    • 0
    • 0
    Txirrita dugu -gutxik ukatuko du- bertsogintzaren eredu gailenetakoa. Haren -eta, bide batez, bertsogintza klasikoaren- poetika azaltzea du helbururik agerien saio honek. Ez da, ordea, saiakera akademikoa. Norteko trenbide bertsozkoaren aitzakiazko literatur txango ederra baizik, baratze horren ezaugarri, aberastasun eta mugak, denok bidaiari gaituen alegiazko trenetik ikustatu ahala, paperera jaso nahi dituena. Ahozkoaren -kantuzkoaren- eta idatziaren mugalur horretan, literaturtasunaren eta literaturaren inguruko gogoeta askotarikoak iradokitzen zaizkio irakurleari, bertsozale izan zein ez.
    Mostra libro
  • Desertuan behatxuloa - cover

    Desertuan behatxuloa

    Anjel Lertxundi

    • 1
    • 0
    • 0
    Gutxitan gonbidatzen gaitu idazle batek bere etxera, bere laneko mahaira, bere ohe eta ametsetara; gutxitan erakusten dizkigu idazle batek zuzen-zuzenean bere baitako labirintoak, bere bihotzeko txokoak. Liburu honek ostatu ematen dio irakurleari idazlearen etxean eta gogamenean. Aldi eta alde askotako gonbidatuz beterik dauka etxea. Agapea, prestAnjel Lertxundik baliabide literarioekin pentsatzen du, gizateriaz, munduaz, euskal giroaz, irakurketaz, pandemiaz, heziketaz, gaur-gaurko arazoez. Pentsamenduaren eta literaturaren tradizioa baliatzen du, aipuz aipu, txoko-miran. Hatza mingainean busti, orriak pasa, azpimarrak errepasatu, Anjelen liburuetan garai orotako liburuen oihartzunak entzuten dira, milaka orriren xiri-xarak, bihotza goxatuz, azalean dardara arinak eraginez, eta tarteka erraiak irauliz.
    Mostra libro
  • Euskal harriak - cover

    Euskal harriak

    Joseba Azkarraga

    • 0
    • 0
    • 0
    Krisi ekonomikoa bizi dugula esatea zuhaitzari erreparatzea bezalakoxea da, basoaren zabala bistatik galduta. Zooma zabalduz gero, zibilizazio krisia da gurea, eremu ugari baitaude arnasestuka: ekonomia, energia, klima, ekosistemak, gizartea, elikagaiak, kultura, hizkuntzak eta alderdi psikiko-espirituala bera. Gaurko garapen-ereduak ezin dio ganoraz aurre egin berak sorturiko krisi askotarikoari.
    
    Hasi gara aldi historiko berrian sartzen: zibilizazio moderno-industrialaren beheraldian. Hazkunde-osteko garaian, alegia. Zalantza da beheraldi hori nola antolatuko den, izango ote den bide ordenatua, emankorra eta oparoa, edo desordenatua, kaotikoa eta hondagarria.
    
    Euskal Herrian ez dugu ireki espazio mental gehiegirik XXI. mendeko debaterik inportanteenerako, horren baitan egongo bada ere gure etorkizuna. Auzi hori ekarri behar genuke ezbai publikoaren arteria zentralera, eta herri gisa eraiki erantzuna. Itxura guztien arabera guztion bizitza beste nonbait garatuko baita, uste baino ezberdinagoa izango den aterpean.
    Mostra libro