Join us on a literary world trip!
Add this book to bookshelf
Grey
Write a new comment Default profile 50px
Grey
Subscribe to read the full book or read the first pages for free!
All characters reduced
Xabier Lete: Aberriaren poeta kantaria - cover

Xabier Lete: Aberriaren poeta kantaria

Alex Gurrutxaga

Publisher: Alberdania

  • 1
  • 0
  • 0

Summary

Liburu hau gonbita bat da Xabier Leteren poesia eta pentsamendu poetikoa ezagutzeko. Xabierren poemak irakurtzeko edo berrirakurtzeko gonbita. Xabierren poesia eta pentsamendu poetikoa ezagutzen dituela uste duenak ezagutzen ez zuen informazio asko eta sorpresa ugari jasoko du, eta Xabierren poesia eta pentsamendu poetikoa gutxiago ezagutzen dituenak, aldiz, bertan bilatuko du euskal olerkigintzaren mugarri argienetako baten ibilbide publiko zein pribatuagora hurbiltzeko zurubia. Kasu batean zein bestean, olerkari bakan baten lan poetikoari buruzko goi mailako saiakera bat gozatuz. Horixe baita, batez ere, Alex Gurrutxagaren saiakera: joria eta bizia, gozatuz eta gehiagoren egarriz irakurtzen dena. Begiak eta adimena katibatzen dituena. Liburu hau gonbita bat da autore gazte baten lehen lanaren maila heldua ezagutzeko, haren jakituria eta informazioaz harritzeko, haren hizkera efikaza gozatzeko. Ohiko prosa akademikotik urrun, eskuetan duzun liburuak garbi uzten du posible dela saiakera jaztea tonu grisetik haragoko bizipozezko koloreekin. Liburu hau opari bat ere bada, Xabier Lete eta haren poesia maite ditugunontzat bezala Lete eta haren poesia ezagutzen ez duten belaunaldi berrientzat.
Available since: 06/22/2020.
Print length: 262 pages.

Other books that might interest you

  • Euskal herritarren burujabetza - Euskal herritarron burujabetza 1793-1919 Autogobernu auziaren bilakaeraz - cover

    Euskal herritarren burujabetza -...

    Joseba Agirreazkuenaga

    • 0
    • 0
    • 0
    Norbanakoen giza eskubideak, zoriontasuna, independentzia, eskubide politikoak, zergak ordaintzerik ezin ordezkariak izan ezean, aldarrikatuz abiatu zen iraultza liberala bai Ipar Ameriketan (1776) bai Frantzian (1789). Espainiako erresuma atlantikoko alde bietan izatetik, 1812ko konstituzioak, nazio bakarra zela agiri zuen. Bizkaiko Batzar nagusiak eta Gipuzkoak ere, 1812ko Espainiako konstituzio berria zin egiterakoan, foruen bidezko konstituzioa ere nahi zutela erabaki zuten. Konstituzio bien arteko uztartzea eskatu zuten. Gerra giroan ernetzen joan zen iraultza liberala. Eta Espainiako Parlamentuan "euskal auzia" deritzana txertatu zen. Aldian aldiko arazo parlamentarioa bihurtu zen eta. Euskal auziaren bilakaera politikoa eta legezkoa aztertzen da liburu honetan. Euskal Batzar nagusiek aginte politiko eta finantzak kudeatzen zituzten. Euskal bilkura komunak ("Konferentziak") erakundetu egin ziren. Foru konstituziotik "Euskal konstituziora" jauzia emanez, euskal nazionalitatea zela bistakoa bihurtu zen 1860ko hamarkadan, Espainiako erresuma liberalaren baitan. Baina 1877an Espainiako Gobernuak Batzar nagusiak ezabatu egin zituen. Kontzertu ekonomikoaren bidezko autogobernu fiskala iraun zuen baina berriz aginte politikoaren aldarrikapenak izan ziren: 1918an Eusko Gobernuaren aldarrikapena egin zen eta euskal burujabetza, naziogintza europarraren baitan. Lehen autonomia estatutuak idatzi ziren, baina Espainiako Parlamentuak berriz ere onartu ez. Zer da Foru Konstituzioa, Konstituzio liberalen garaian? Zer Euskal Konstituzio politikoa 1852an? Zer euskal Batzar Nagusien burujabetza? Eta euskal nazionalitatea 1864an? Noiz eta zergatik desegin zituen Espainiako Gobernuak Batzar Nagusiak? Zergatik 1917an berriz ere burujabetza politikoa eskatu zen? Eta ondoren autonomia Estatutua eta Eusko Gobernuaren antolaketa?
    Show book
  • Amerikaren arrakalak - cover

    Amerikaren arrakalak

    Mikel Reparaz

    • 0
    • 0
    • 0
    Ekaitzaren erdian idatzitako liburu honen xedea, alabaina, ez da Mendebaldearen gainbehera ekarri dezaketen zoritxar politikoetan sakontzea. Ez euskal korrespontsal baten abenturak kontatzea. Liburu hau ez da ari faxismoaz edo inoiz desagertu ez den antifaxismoaz soilik. Ez da Donald Trumpi buruzkoa, ezta kontrakoa ere. Orrialde hauek gatazka bat dute erdigunean, gatazka historiko bat. Azken urteotan Estatu Batuetan gertatutakoa ulertzen laguntzen duen gatazka, baita datozen urteotan gerta litekeena ere. Lehen demokrazia modernoaren alde ilunenari buruzko liburua da hau, edo agian haren aurpegi bistakoenaren gainekoa. Iraultzatik herrialde berri bat eraiki zuten desberdintasunez, supremazia zuriaren botereaz eta hasieratik hari aurre egin dion erresistentziaz dihardu. Eta, bai, baita trumpismoak berriz handi egin nahi duen Amerika kontzeptuaz ere. Amerika ez baita herrialde edo kontinente bat, arrakalaz betetako ideia bat baizik.
    Show book
  • Euskal harriak - cover

    Euskal harriak

    Joseba Azkarraga

    • 0
    • 0
    • 0
    Krisi ekonomikoa bizi dugula esatea zuhaitzari erreparatzea bezalakoxea da, basoaren zabala bistatik galduta. Zooma zabalduz gero, zibilizazio krisia da gurea, eremu ugari baitaude arnasestuka: ekonomia, energia, klima, ekosistemak, gizartea, elikagaiak, kultura, hizkuntzak eta alderdi psikiko-espirituala bera. Gaurko garapen-ereduak ezin dio ganoraz aurre egin berak sorturiko krisi askotarikoari.
    
    Hasi gara aldi historiko berrian sartzen: zibilizazio moderno-industrialaren beheraldian. Hazkunde-osteko garaian, alegia. Zalantza da beheraldi hori nola antolatuko den, izango ote den bide ordenatua, emankorra eta oparoa, edo desordenatua, kaotikoa eta hondagarria.
    
    Euskal Herrian ez dugu ireki espazio mental gehiegirik XXI. mendeko debaterik inportanteenerako, horren baitan egongo bada ere gure etorkizuna. Auzi hori ekarri behar genuke ezbai publikoaren arteria zentralera, eta herri gisa eraiki erantzuna. Itxura guztien arabera guztion bizitza beste nonbait garatuko baita, uste baino ezberdinagoa izango den aterpean.
    Show book
  • Emearen bidea supergizakiaren aroan - cover

    Emearen bidea supergizakiaren aroan

    Galo Martínez de la Pera

    • 1
    • 0
    • 0
    Liburu honek bide bat aurkezten du, komunitate ezezagun batera daraman bidea. Emearena da bide hori,
    supergizakiaren garaian herri ukatu eta gutxituei dagokien biziraupen eta askapen bidea, hain zuzen ere.
    Komunitate ezezagun horretara iristeko, zeharkatu beharreko hiru zirkulu bereizten ditu
    saiakeragileak: lehenengoa, bizitzaren zirkulua; gogoaren zirkulua, bigarrena; eta komunitatearen zirkulua,
    hirugarrena. Zirkulu bakoitzean askapen bat burutu beharko da. Bizitzaren zirkuluan, emea askatu beharko
    da; gogoaren zirkuluan, berriz, irudimena; eta, komunitatearen zirkuluan, azkenik, jaia.
    Zibilizazio kristauaren botere handienak izango ditugu zeregin zail horretan oztopo, emea, irudimena
    eta jaia kateatzen dituzten zaindariak: ideologia genetikoa, logozentrismoa eta patriarkalismoa; hau da,
    historian zehar kristau espirituak ─Espiritu Santuak, alegia─ sortu duen botere-hirutasunik indartsuena.
    Saiakera honetan Martinez de la Pera aldarrikatzen duenez, bada Hirutasun Santu horrekiko lehian
    garaile ateratzerik, emea, irudimena eta jaia askatuz. Izan ere, bat eta bera dira emearen bidea –hots,
    emakumeen biziraupen eta askapen bidea– eta herri ukatuena.
    Emearen bidean, bada, herrigintza eta feminismoa uztartzen dira.
    Show book
  • Noiz arte arrazoi - cover

    Noiz arte arrazoi

    Juan Kruz Igerabide

    • 1
    • 0
    • 0
    Pentsamenduaren dinamita-kartutxo gisa darabil aforismoa Igerabidek, bere aleetako batean Nietzscheri leporatzen dion bezala. Dinamita ez baita beti suntsitzailea, eraikuntzaren lehen urratsa ere izan ohi da. Baina ez bakarrik dinamita gisa. Luma leun ferekatzaile ere bihurtzen zaio tarteka. Edo ezten zorrotz. Edota gogoa goratzeko hegal. Inoiz zirto umoretsu… Beti irakurlearen bidaide.
    Show book
  • Max oporretan doa - cover

    Max oporretan doa

    Laida Martinez Navarro

    • 0
    • 0
    • 0
    Max hitz-totela da,eta oporretan Kanarietara joango da familiarekin.Hegazkinean Oierrekin, bere lagun minarekin, topatuko da.Zelako poza Maxentzat, baina ez Maxen familientzat!Oier eta Max elkarrekin beti bazterrak nahasten dabiltza,eta helduak aieneka.Anek, Maxen arrebak, laguntza ederra emango die denei. Gaitz erdi!Max eta Oier igerilekuan eta itsasoan bainatuko dira,Piratez mozorrotuko, miniclubeko marrazoen kontra borrokatuko dira.Horiek bai oporrak!Istorio original eta barregarri hauirakurketa errazakoa daeta marrazkiak dauzka.Gaztelaniaz eta euskaraz eskuragai.IRAKURKETA ERRAZA: ERRAZAGO bilduma, irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta dago. Liburuetan hizkuntza erraza, zuzena eta egunerokoa erabiltzen da. Hizki handiak, bazter zabalak, ilustrazioak eta hitzen definizioak, koadroetan, erabiltzen dira.
    Show book