Nire Arimarako Abestia - Editorial Alvi Books
Sheina Lee Leoni Handel
Publisher: Editorial Alvi Books
Summary
Sheina Lee Leoni Handelen (Aquila) poema nagusietako batzuk biltzen dituen poema liburua.
Publisher: Editorial Alvi Books
Sheina Lee Leoni Handelen (Aquila) poema nagusietako batzuk biltzen dituen poema liburua.
EUSKADI LITERATURA SARIA (1998) Barne mina eta mundu ezagunaren mindura zertan diren jakin nahian abiatu da Felipe Juaristi liburu honetan. Galderak direla medio, zihurtasunetik ihesi; zihurtasuna, garai honetan, gezurraren eta fanatismoaren beste adiera bat besterik ez baita. Poema laburrak dira liburukoak; sakonak ezinbestean. Ikuspegi anitzetik, askotariko begiradaz begiratzen du idazleak, ordea. Esan nahi den errealitatea oso konplexua baita begi bakarrez atzemateko. Horrela igarotzen da, geltokiak bailiran, itxaropenetik etsipenera eta ezkortasunetik baikortasunera, eta iristen da amaierara, hasieran bezain zalantzati eta uzkur.Show book
Liburu honetan poetak leku asko bisitatu ditu argiaren bila, batzuetan, bere buruaren bila edo maite duenaren bila, besteetan. Hiru zatitan banatzen da liburua. Lehen zatia: "Ate zuriak eta zilarra". Heriotzaz eta bizitzaz mintzo da poeta, argiaren mantsotasun edo lasaitasun pean egindako poema hauetan. Bigarren zatia: "Hemisferioak". Argitasun fisikoa eta geografikoa da, Patagoniako eta Txile aldeko argiak liluratuta idatzitakoak. Eta hirugarren zatia: "Ezpainetako ispiluak". Amodioaz mintzo da Madariaga. Zati honetan argia ez da zuzena, islak eta distirak dira nagusi. Hiruretan doinu bera antzematen da: itzaletik argira joan nahi duen izakiaren gogoa, eta horretan pasako hegaztia bezalakoa da. Izan ere, naturak ere garrantzi handia du liburuan. Poetaren begi ibiltariak naturaren beraren izateaz itsutu balira bezala.Show book
Hiriko pasealekuren batean, eritasunen bat dela eta, zumar mardulak botatzen dituztenean, eraldatu egiten da paisaia. Arrotz bihurtzen da. Egunak aurrera joan ahalean, ordea, eta handixe maiz igaroaren igaroz, urrituz doa zumar desagertuek eragindako barrengo hutsune sentsazioa, harik eta erabat desagertzen den arte. Susmoa dut, pasealekuko arbolekin gertatzen den bezala, halatsu ere gerta daitekeela poesiarik gabe bizitzera moldatuz gero. Hots, gabezia horrek sorturiko hasierako estutasuna pixkanaka arinduz joanen zela egunez egun. Edo, bestela esanda, normaltasun osoz bizi daitekeela hitz poetikorik gabe. Orduan, bada, usadio kontua ote da dena?… Ez, ez dut uste. Eta, gainera, ez dut trantze horretatik pasatu nahi ere. Badaezpada. Tira, kontzientea naiz poesiak betetzen duen espazioaz, arbolek eta zuhaitzek betetzen dutenaren gisa. Horregatik, hain zuzen, hona hemen —espazio horiexen defentsan— liburu honetako poemak.Show book
Batak ez baitu bestea kentzen, hiru atal: Iferneguan, edo nola lagun dezaketen hitzek suaren eta hotzaren minetatik babesten. Azaldu beharra eta ezinbesteko aurrera-bidea, ez negar-kantaren zigorrik. Gosari jendetsua, "maitasun" diogun horretaz, eta antzeko edo bestelako giza harremanez. Bestela ezin eta, hainbat ahotsetan: hain azaltzen du gutxi eredu erromantikoak… Ertzetan presazko oharrak idatzi ohi dira, premiazkoak, ahaztu ezinekoak. Bat-bateko zalantzak, lehenbailehen norbaiti galdetu beharrekoak. Mezu zifratuetan, sekreturik larrienak; eta karmin-lapitzez, telefono-zenbakiak. Batak bestea kentzen ez duelako.Show book
Goizeko lehen ordutik gaueko azkeneraino eramaten gaituen bidaia izan nahi du liburu honek, hiriko paisaian paratzen diren hitzak, industria poligonoetako poesiak, hiria ulertzeko modu bat. Eguneko lau une gogoeta egiteko. Goiza, eguerdia, arratsaldea eta gaua paisaia urbano barruan, inguruan gertatzen denaz hausnartzeko, telebista-antenak txoriez beterik daudela ohartzeko, esaterako, edota goiztiria gogorra bezain ederra dela ondorioztatzeko.Show book
Hezurrek haragiari nola, hala eusten diote Gorputzeko Humoreek, haragian barna zirkulatzen dutelarik, espirituari, gorputzean gertatzen den ororen eragingarri. Errorentzat lau humore daude nagusiki: Melankolia, Hazia, Odola eta Tinta. Laurak nahikoa humore beltzak. Horiek baliatzen ditu tedium vitaeaz eta edergoseaz, sexuaz eta maitasunaz, adiskidantzaz eta gerrez, irakurtzeaz eta idazteaz aritzeko. Egunerokotasuna gai mitiko bihurtzera jolasten da Erro liburu honetan, gure etorkizuneko heroiak sentitzera.Show book