Join us on a literary world trip!
Add this book to bookshelf
Grey
Write a new comment Default profile 50px
Grey
Subscribe to read the full book or read the first pages for free!
All characters reduced
Manuel Iturrioz - Borrokalari baten bizipenak - cover

Manuel Iturrioz - Borrokalari baten bizipenak

Joxemari Iturrioz

Publisher: Alberdania

  • 0
  • 0
  • 0

Summary

Orexako gipuzkoar hau Arizkuneko baserri batean morroi ibili ondoren herrira itzuli eta artzain lanetan hasi zen. Bazirudien bere bizitza osoa nekazal munduari lotua emango zuela, baina bat-batean ardiak saldu eta Tolosara joan zen lan bila. Handik urte batzuetara Diputazioko ezagun batek bultzatuta mikelete sartu eta gerra aurreko eta gerra hasierako urte gatazkatsuek Donostian harrapatu zuten. Milizianoekin elkartu eta Euskal Herrian izan ziren gerra zibileko guda gehienetan hartu zuen parte. Asturiasen preso egin zuten, baina mugaz bestaldera ihes egitea lortu ondoren, berriro Bartzelonatik sartu eta Segre eta Ebroko bataila handietan ibili zen borrokan kapitain mailarekin. Gerra galdu zutenean Frantzia aldera pasatu, kontzentrazio eremutik ihesi eta Donibane Lohitzunen zegoela Bigarren Mundu Gerra piztu zen. Orduan ihesaldiak antolatzen zituen sare betean (Comète sarean) sartu zen alemanen eremu okupatuan erortzen ziren hegazkinlariei muga Espainia aldera pasatzen laguntzeko, preso egin zuten arte. Baina berriro ihesi joan zen eta bolada batean makietara pasatu nahi zuten gazteei muga zeharkatzen lagundu zien, ibilaldi haiek kontrabando pixka bat egiteko aprobetxatuz. Azkenik, bizimodu klandestino hura uztea erabaki zuen, eta lan munduan murgildu zen orduko zuen familia aurrera ateratzeko.
Available since: 01/01/2011.
Print length: 272 pages.

Other books that might interest you

  • Euskal harriak - cover

    Euskal harriak

    Joseba Azkarraga

    • 0
    • 0
    • 0
    Krisi ekonomikoa bizi dugula esatea zuhaitzari erreparatzea bezalakoxea da, basoaren zabala bistatik galduta. Zooma zabalduz gero, zibilizazio krisia da gurea, eremu ugari baitaude arnasestuka: ekonomia, energia, klima, ekosistemak, gizartea, elikagaiak, kultura, hizkuntzak eta alderdi psikiko-espirituala bera. Gaurko garapen-ereduak ezin dio ganoraz aurre egin berak sorturiko krisi askotarikoari.
    
    Hasi gara aldi historiko berrian sartzen: zibilizazio moderno-industrialaren beheraldian. Hazkunde-osteko garaian, alegia. Zalantza da beheraldi hori nola antolatuko den, izango ote den bide ordenatua, emankorra eta oparoa, edo desordenatua, kaotikoa eta hondagarria.
    
    Euskal Herrian ez dugu ireki espazio mental gehiegirik XXI. mendeko debaterik inportanteenerako, horren baitan egongo bada ere gure etorkizuna. Auzi hori ekarri behar genuke ezbai publikoaren arteria zentralera, eta herri gisa eraiki erantzuna. Itxura guztien arabera guztion bizitza beste nonbait garatuko baita, uste baino ezberdinagoa izango den aterpean.
    Show book
  • Noiz arte arrazoi - cover

    Noiz arte arrazoi

    Juan Kruz Igerabide

    • 1
    • 0
    • 0
    Pentsamenduaren dinamita-kartutxo gisa darabil aforismoa Igerabidek, bere aleetako batean Nietzscheri leporatzen dion bezala. Dinamita ez baita beti suntsitzailea, eraikuntzaren lehen urratsa ere izan ohi da. Baina ez bakarrik dinamita gisa. Luma leun ferekatzaile ere bihurtzen zaio tarteka. Edo ezten zorrotz. Edota gogoa goratzeko hegal. Inoiz zirto umoretsu… Beti irakurlearen bidaide.
    Show book
  • Ekialdetik iritsi zen Enara - cover

    Ekialdetik iritsi zen Enara

    Xabier Etxaniz Rojo

    • 0
    • 0
    • 0
    Adopzioaren munduan esan ohi da gure seme-alabak ez direla gure sabeletik jaiotzen mundura, baina bai, ordea, gure bihotzetik. Gure bihotzaren seme-alabak direla arrapostu egiten diegu genetikari garrantzi handiegia ematen dietenei. Erantzun ederra da, inondik ere, eta nik segida eman nahi diot liburu honetan. Hori bai, liburu honetara nazioarteko adopzio bat burutzeko gida bat aurkituko duzulakoan hurbildu bazara, oker zaudela esan beharko dizut. Era berean, adopzioaren aldeko panfleto bat nahi duena ere oker dabil. Ez dut inor konbentzitu nahi. Ez dut inor konbentzitu behar. Gurasotasun biologikoaren aldeko panfleto bat bezain absurdoa ; azken batean, nork bere bidea egin behar baitu. Guk gurea egin dugu eta horixe kontatu dut, gure istorioa, gure esperientzia. Txinan gauzatutako adopzio baten istorioa, gure alabarengana eraman gintuena. Bihotzaren lumaz idatzitakoa.
    Show book
  • Lizardi eta erotismoa - cover

    Lizardi eta erotismoa

    Kirmen Uribe, Jon Elordi

    • 1
    • 0
    • 0
    Becerro de Bengoa Saria (1995) Lizardiren olertian agertzen den maitasuna oso lotua datorkigu urtaroei, hots, bizitzaren zikloari. Eternitatean sinisteak maitasunak espirituala izan behar duela derrigortu egiten du. Denbora ez da amaitzen, ez da orduan maitasun ironikorik, soilik gozamen hutsalera bideratutako mementuko maitasunik, haragiaren desira asetzea besterik nahi ez duen erlaziorik. Erotismoa, Lizardirengan, estilizatua da, analogikoa. Maitasunak eta plazer sexualak badute tokirik, hala ere, maitaleen arteko harremanek unibertsoaren harmoniaren analogiarekin bat egin behar dute. Aipatu beharrekoa da Lizardiren olertia aztertzeko autoreek aukeratu duten ikuspuntuaren originaltasuna. Hala ere, ikuspuntu horren azterketak ez ditu itsutu, Lizardiren olertia osotasunean hartu baitute. Lizardiri buruzko liburu honek aurretik atera direnen osagarri izan nahi du.
    Show book
  • Egun gorrietan - Sigi-sagako gogoetak - cover

    Egun gorrietan - Sigi-sagako...

    Elena Martínez

    • 0
    • 0
    • 0
    "Gogoetagileak ibilian bezala hitz egiten digiu orrialdeotan. Saiakeraren urrezko arauak onetsita, pentsamendu kritikoa lemazain, zorroztasunez eta gertutasunez. Ibilian bezala beti, baina sekula ez flâneur axolagabearen moduan. Gizartean mugitzen diren indar ageriko zein isilpekoagoen arteko dialektikari etengabe erreparatuz, etengabeko solasaldi horren zergaitiak eta eraginak ulertu, azaldu eta barneratzea helburu. Eta-zergaitik ez?- aldatu beharrekoak aldatzen laguntzeko, gure garaietan-eta historian zehar- noiznahi eta nonahi nagusi dabiltzan zentzugabekeri, bidegabekeria, sasiargudiatzea agerian jarriz. Hogeita bost pieza dotoretan eskatzen digu Elena Martinez Rubiok mundu-ikuskera baten
    berri zehatza, egin dituen bidaien harira eta bere zaletasunez zipriztinduta, askotariko gaietan
    zehar: historia, politika, literatura, antropologia, hizkuntzak, filosofia, zientzia… Hortik  sigi-sagako gogoetak , alor eta bide desberdinetan zehar egindako hausnarketak
    baitira, literatur saiakeraren erregistroan emanak, bai estiloz, bai gaiaren beraren trataerari
    dagokionez ere. Publio Terenzio zaharrak erakutsitako bidetik, giza kondizioari dagokion ezer ez zaio
    saiogileari arrotz. Ezta irakurlearen gozamena ere."
    Show book
  • Humanitatearen une gorenak - cover

    Humanitatearen une gorenak

    Aritz Galarraga

    • 0
    • 0
    • 0
    «Hemen ere, artearen eta bizitzaren eremu guztietan bezala, une gorenak, ahaztezinak, oso arraroak dira», idatzi zuen Stefan Zweig austriarrak. Horretaz kontziente, Aritz Galarragak liburu honetan bildu ditu humanitatearen une goren batzuk, alegia, eguneroko bizitza arruntaren gauza txikiak, gorabehera ezdeusak, lehen kolpean atentzio berezirik ematen ez dutenak, aktualitatearen diktaduratik urrundu eta inguruko errealitateari begiratzen diotenak. 
    Ezinbestean agertzen dira hala irakurketak, lagunarteak, kotidianitateak eskaintzen dituen sorpresa atseginak –eta, batzuetan, ez hain atseginak–. Paseoaz, siestaz, ardoaz ari zaizkigu testu batzuk, hilerrietako bisita, edertasun, inskripzioez beste batzuk, Mitteleuropaz, Mediterraneoaz, noski Frantziaz, eta ia-ia pertsonaia balira bezala azaltzen dira Annie Ernaux, Chantal Akerman, Antoine Compagnon edota MZ; eta, besteren gainetik, haiek sortutako obrak.
    Jatorrian prentsarako zutabe, biziberrituta agertzen dira Humanitatearen une gorenak liburua osatzen duten testuak, edizio lan zorrotz bati esker; modu horretan, pieza solte zirenak, haien arteko elkarrizketan ari zaizkigu hemen, barne korronte sendoez zeharkatuak, osotasunean. Eta azken emaitza, hartara, saiakera literario askotariko bat da, Michel de Montaignek ireki zuen bidetik, idazlearen kezka itxuraz hutsalak, eta era berean erabat unibertsalak, modu pertsonalean ekartzen dituena.
    Show book