¡Acompáñanos a viajar por el mundo de los libros!
Añadir este libro a la estantería
Grey
Escribe un nuevo comentario Default profile 50px
Grey
Suscríbete para leer el libro completo o lee las primeras páginas gratis.
All characters reduced
Emearen bidea supergizakiaren aroan - cover

Emearen bidea supergizakiaren aroan

Galo Martínez de la Pera

Editorial: Alberdania

  • 1
  • 0
  • 0

Sinopsis

Liburu honek bide bat aurkezten du, komunitate ezezagun batera daraman bidea. Emearena da bide hori,
supergizakiaren garaian herri ukatu eta gutxituei dagokien biziraupen eta askapen bidea, hain zuzen ere.
Komunitate ezezagun horretara iristeko, zeharkatu beharreko hiru zirkulu bereizten ditu
saiakeragileak: lehenengoa, bizitzaren zirkulua; gogoaren zirkulua, bigarrena; eta komunitatearen zirkulua,
hirugarrena. Zirkulu bakoitzean askapen bat burutu beharko da. Bizitzaren zirkuluan, emea askatu beharko
da; gogoaren zirkuluan, berriz, irudimena; eta, komunitatearen zirkuluan, azkenik, jaia.
Zibilizazio kristauaren botere handienak izango ditugu zeregin zail horretan oztopo, emea, irudimena
eta jaia kateatzen dituzten zaindariak: ideologia genetikoa, logozentrismoa eta patriarkalismoa; hau da,
historian zehar kristau espirituak ─Espiritu Santuak, alegia─ sortu duen botere-hirutasunik indartsuena.
Saiakera honetan Martinez de la Pera aldarrikatzen duenez, bada Hirutasun Santu horrekiko lehian
garaile ateratzerik, emea, irudimena eta jaia askatuz. Izan ere, bat eta bera dira emearen bidea –hots,
emakumeen biziraupen eta askapen bidea– eta herri ukatuena.
Emearen bidean, bada, herrigintza eta feminismoa uztartzen dira.
Disponible desde: 15/06/2022.
Longitud de impresión: 258 páginas.

Otros libros que te pueden interesar

  • Humanitatearen une gorenak - cover

    Humanitatearen une gorenak

    Aritz Galarraga

    • 0
    • 0
    • 0
    «Hemen ere, artearen eta bizitzaren eremu guztietan bezala, une gorenak, ahaztezinak, oso arraroak dira», idatzi zuen Stefan Zweig austriarrak. Horretaz kontziente, Aritz Galarragak liburu honetan bildu ditu humanitatearen une goren batzuk, alegia, eguneroko bizitza arruntaren gauza txikiak, gorabehera ezdeusak, lehen kolpean atentzio berezirik ematen ez dutenak, aktualitatearen diktaduratik urrundu eta inguruko errealitateari begiratzen diotenak. 
    Ezinbestean agertzen dira hala irakurketak, lagunarteak, kotidianitateak eskaintzen dituen sorpresa atseginak –eta, batzuetan, ez hain atseginak–. Paseoaz, siestaz, ardoaz ari zaizkigu testu batzuk, hilerrietako bisita, edertasun, inskripzioez beste batzuk, Mitteleuropaz, Mediterraneoaz, noski Frantziaz, eta ia-ia pertsonaia balira bezala azaltzen dira Annie Ernaux, Chantal Akerman, Antoine Compagnon edota MZ; eta, besteren gainetik, haiek sortutako obrak.
    Jatorrian prentsarako zutabe, biziberrituta agertzen dira Humanitatearen une gorenak liburua osatzen duten testuak, edizio lan zorrotz bati esker; modu horretan, pieza solte zirenak, haien arteko elkarrizketan ari zaizkigu hemen, barne korronte sendoez zeharkatuak, osotasunean. Eta azken emaitza, hartara, saiakera literario askotariko bat da, Michel de Montaignek ireki zuen bidetik, idazlearen kezka itxuraz hutsalak, eta era berean erabat unibertsalak, modu pertsonalean ekartzen dituena.
    Ver libro
  • Gilles de Rais - cover

    Gilles de Rais

    Anjel Lertxundi

    • 1
    • 0
    • 0
    Vincent antzerkilariak bizitza aldatuko dion bisita bat jaso du. Goi mailako bi militar dira. Karlistak omen. Arrotz egiten zaizkio aktore eta zuzendari frantsesari haien operetako uniformeak, are arrotzagoa haien gerra, iletratu basatien eta letratu usteen arteko kontutzat baitauka Pirinioen hegoaldean su eta gar dabilen liskar dinastikoa. Urrez erosiko diote borondatea militarrek, eta izenez ere apenas ezagutzen dituen nafar lurraldeetan barrena ibiliko da Vincent, antzerki-lan berariazko batez soldaduak gudurako adoretzen. Urrez erosiko diote duintasun artistikoa ere, militarren esanetara itxuraldatuko baititu Arc-eko Juanaren ibilerak, Karlos VII.aren kausaren alde. Baina Gilles de Rais mariskal pedofiloak Juanaren begietan bezala, Vincentek errai propioetan ezagutuko du –gutxien komeni zaion unean ezagutu ere– pasioaren sua, ez dakien arren zerutik ala infernutik ote datorkion. Eta ezagutuko du, une berean, antzerkiaren eta bizitzaren arteko mugaren lausoa.
    Ver libro
  • Noiz arte arrazoi - cover

    Noiz arte arrazoi

    Juan Kruz Igerabide

    • 1
    • 0
    • 0
    Pentsamenduaren dinamita-kartutxo gisa darabil aforismoa Igerabidek, bere aleetako batean Nietzscheri leporatzen dion bezala. Dinamita ez baita beti suntsitzailea, eraikuntzaren lehen urratsa ere izan ohi da. Baina ez bakarrik dinamita gisa. Luma leun ferekatzaile ere bihurtzen zaio tarteka. Edo ezten zorrotz. Edota gogoa goratzeko hegal. Inoiz zirto umoretsu… Beti irakurlearen bidaide.
    Ver libro
  • Lizardi eta erotismoa - cover

    Lizardi eta erotismoa

    Kirmen Uribe, Jon Elordi

    • 1
    • 0
    • 0
    Becerro de Bengoa Saria (1995) Lizardiren olertian agertzen den maitasuna oso lotua datorkigu urtaroei, hots, bizitzaren zikloari. Eternitatean sinisteak maitasunak espirituala izan behar duela derrigortu egiten du. Denbora ez da amaitzen, ez da orduan maitasun ironikorik, soilik gozamen hutsalera bideratutako mementuko maitasunik, haragiaren desira asetzea besterik nahi ez duen erlaziorik. Erotismoa, Lizardirengan, estilizatua da, analogikoa. Maitasunak eta plazer sexualak badute tokirik, hala ere, maitaleen arteko harremanek unibertsoaren harmoniaren analogiarekin bat egin behar dute. Aipatu beharrekoa da Lizardiren olertia aztertzeko autoreek aukeratu duten ikuspuntuaren originaltasuna. Hala ere, ikuspuntu horren azterketak ez ditu itsutu, Lizardiren olertia osotasunean hartu baitute. Lizardiri buruzko liburu honek aurretik atera direnen osagarri izan nahi du.
    Ver libro
  • Aurkari ikusezina - cover

    Aurkari ikusezina

    Jose Inazio Basterretxea Polo

    • 0
    • 0
    • 0
    Gure gutasunak arduratzen nau, beste guztien gainetik horrexek arduratzen nau; ez dakigun gerta mahaia paratu nahi eta ogirik ez izatea. Edo euskaraz gara, edo ez gara izango; herri, esan gura dut. Vasconia nahiz Euskal Errepublika eleanitza ez da Euskal Herria; proiektu hori politikoki polita izan daitekeen arren, ur-ardo usaina hartzen diot. Hala ere, ez da hainbeste zazpi probintziak suz eta altzairuz euskaldun bihurtzea, ezpada garen euskaldunok geure herria osatzea eta abian jartzea: Euskal Herria abian jartzea administrazio propioarekin, hezkuntza berezituarekin, eta hedabide beregainekin. Zeren, galdetu al digute euskaldunei erdaldunekin konpartitu nahi ote dugun administrazioa, edo hezkuntza, edo hedabideak?
    Ver libro
  • Euskal harriak - cover

    Euskal harriak

    Joseba Azkarraga

    • 0
    • 0
    • 0
    Krisi ekonomikoa bizi dugula esatea zuhaitzari erreparatzea bezalakoxea da, basoaren zabala bistatik galduta. Zooma zabalduz gero, zibilizazio krisia da gurea, eremu ugari baitaude arnasestuka: ekonomia, energia, klima, ekosistemak, gizartea, elikagaiak, kultura, hizkuntzak eta alderdi psikiko-espirituala bera. Gaurko garapen-ereduak ezin dio ganoraz aurre egin berak sorturiko krisi askotarikoari.
    
    Hasi gara aldi historiko berrian sartzen: zibilizazio moderno-industrialaren beheraldian. Hazkunde-osteko garaian, alegia. Zalantza da beheraldi hori nola antolatuko den, izango ote den bide ordenatua, emankorra eta oparoa, edo desordenatua, kaotikoa eta hondagarria.
    
    Euskal Herrian ez dugu ireki espazio mental gehiegirik XXI. mendeko debaterik inportanteenerako, horren baitan egongo bada ere gure etorkizuna. Auzi hori ekarri behar genuke ezbai publikoaren arteria zentralera, eta herri gisa eraiki erantzuna. Itxura guztien arabera guztion bizitza beste nonbait garatuko baita, uste baino ezberdinagoa izango den aterpean.
    Ver libro