Join us on a literary world trip!
Add this book to bookshelf
Grey
Write a new comment Default profile 50px
Grey
Subscribe to read the full book or read the first pages for free!
All characters reduced
Mahemoren ametsa - cover

Mahemoren ametsa

Calvin Inongo-Vi-Makome

Translator Lurdes Auzmendi Ayerbe

Publisher: Desclée De Brouwer

  • 0
  • 0
  • 0

Summary

Mahemo, bere anaia Deme eta haien gurasoak Europako herrialde bateko hiri batean bizi dira.Familia osoak beraien jaioterritik, Kamerundik emigratu zuen, han zegoen diktaduratik eta injustizietatik ihesi.Apurka-apurka ohitzen joan ziren bizitza berrira eta bizi diren herrialdeko ohituretara, baina beraienak ahaztu gabe.Inongo-Vi-MakomeLobe-n (Kribi) jaio zen, Kamerungo hegoaldean. Atlantiko itsaso ondoan dagoen herriska batean. Bere jaioterrian bere lehenengo ikasketak burutu zituen. Handik itsasoa zeharkatu, Valentzian batxirlegoa bukatu eta Medikuntza ikasketak egiten hasi zen. Gaur egun, Afrikako ipuinak idatzi eta kontatu egiten ditu.Bilduma honetan: Maleren bidaia eta Ur-jauzien negarra aurkituko dituzu.
Available since: 02/17/2011.

Other books that might interest you

  • Ez gara berdinak baina berdin da - cover

    Ez gara berdinak baina berdin da

    Anonymous

    • 0
    • 0
    • 0
    Ikasturte berria: Ana eskolara itzuli da eta bertan, gelan betiko lagunekin taldea osatu partez, iraskasleak beste lagun batzurekin jarri du. LAGUNAK izena osatzen dute talde honetako ikasleek, Anarekin batera Ghanako Aseye, Hungariako Lian, Brasilgo Noemí, Txinako Guang eta Marokoko Khaled daudelako.Ikasle horiek ez dira Anaren berdinak, eta horregatik anaiarekin zenbait burruka egin behar baditu ere, neska oso gustura dago laguntxo berriekin.
    Show book
  • Pauso bat gehiago (Alberdania) - Olympia 2 - cover

    Pauso bat gehiago (Alberdania) -...

    Alberdania, Almudena Cid

    • 0
    • 0
    • 0
    Olympia, liburu sail berria, ALMUDENA CIDek, lau final olinpiko jokatu dituen munduko gimnasta bakarrak, bere kirol ibilbide luzean oinarriturik egina.Ametsak, maitasuna, adiskidetasuna eta abenturak…Olympia oso neska berezia da. Amets bat du eta etsi gabe borrokatuko da hura lortzeko: Olympiak gimnasta olinpikoa izan nahi du.Olympiak erronka berriei aurre egin beharko die aurtengo denboraldian: bere taldekoen kontra leihatu beharko du; bihotza erdibitua dauka Ortzirengatik eta David bere lagun minarengatik dituen sentimenduen artean; beldur da ez ote duten txapelketarako hautatuko… Baina Olympiak ikasiko du gauzak oker datozenean, garrantzitsuena orekari eustea dela.Eta, gainera, aholkuak, orrazkerak, makillajea…Almudena Ciden trikimailu guztiak!
    Show book
  • Bat-batean krispetak - cover

    Bat-batean krispetak

    Karlos Linazasoro

    • 0
    • 0
    • 0
    Bat-batean krispetak liburu ezberdina da. Bertan biltzen dira olerki laburrak, esaldi aforistikoak, koplak eta ipuin luze bat erregalorako: Gartzeain. Olerki eta aforismoen zatian argitasun handiz jokatzen du Linazasorok hitz gutxi batzuen bidez haurraren irudimena zabaltzeko. Gartzeain ipuinean, berriz, kontakizun poetiko bat da non herri bat nola desagertzen doan kontatzen baitzaigu.
    Show book
  • Irakaslea erotu zen eguna eta bihurrien istorioak neska-mutil zintzoentzako - cover

    Irakaslea erotu zen eguna eta...

    Christopher Milne

    • 0
    • 0
    • 0
    Inoiz irentsiko al zenuke urrearrain bat, edo katu baten kaka norbaiti botako al zenioke, edo irakaslea zoratuko al zenuke? Ez, noski! Ume ZINTZOA zarelako, bihurrien istorio hauetako ume barrabasak ez bezala...
    Show book
  • Bozateko egunkaria - cover

    Bozateko egunkaria

    Antton Dueso Alarcón

    • 0
    • 0
    • 0
    Gure harremana hausteko zorian ginen. Tokitan zeuden gure nobio garaiak! Elkarri torloju muxuak ematen genizkion sasoia... Aspaldiko kontuak. Gero eta okerrago genbiltzan. Ez genion elkarri barkatzen. Eskontza hausteko zorian geunden eta, haustura haren errudun bakarra, bat beste inor ez zen: gure aita. Bai, gure aita zena, bera zen errudun. Hain heziketa euskaltzalea jaso nuen!, Arantxa eta bion arteko harremana hautsi zuen. Eta gertatu behar zena gertatu zen. Akabo zela esan zuen. Orduantxe, argia piztu zitzaion ezkontza arazoetarako psikologoari. Haren esanetan, hainbat senar-emazteak bigarren ezti-bidaia eginez konpondu zituzten bere haserreak. Hortaz, bidaia bat egiteko aholkua eman zigun, guk biok bakarrik, seme--alabak etxean lagata... Gu biok beste inor ez, eta gure haserreak konpontzeko guztizko borondate handia.. Horixe besterik ez. Liburu honetan bildu ditut han eman genituen lau egunetan idatzitako egunerokoa.
    Show book
  • Buru-hezurren itsasoan - Zuhara 3 - cover

    Buru-hezurren itsasoan - Zuhara 3

    Amaia Telleria

    • 0
    • 0
    • 0
    Zuhara lehorrean dago aitarekin, itsasoan bizi izandako gertaera mingarriak direla-eta, aldendu egin nahi izan zuelako.
    Ustekabean, Deian, itsas azpiko lagun bat, agertu zaio, han bere beharra dutela esanez: gerra handi bat lehertzeaz izateaz gain, Gael (Zuhararen mutil-laguna izandakoa) desagertu egin da. Gael hil delako ustea zabaldu da, baina Deianek besterik uste du: Gaelek Zuhara eta biekin nonbait elkartu nahi duela, ezkutuan. Hortaz, Zuhara eta Deian uretan murgilduko dira berriz, Gaelen desagerpena argitu eta laguna bilatzeko asmoz.
    Horretan ari direla, itsas azpiko mundua iraultzeko moduko batzar baten berri izango dute…
    Clionaren kanpaiaken ondoren, Zuhararen abentura berriak!
    Show book